Mendi Astea hasiko da bihar

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko mar. 13a, 13:07
Josune Bereziartua eta Karlos Vieira datoz. Irteerak, mendi ikastaroa Pirinioetan, filmak eta argazki erakusketa ere antolatu dituzte apirilaren 2a bitartean.

Martxoaren 14tik apirilaren 2a arte iraungo du Aloña Mendi Mendi sailak antolatu duen mendi asteak. Ekitaldi guztiak kultura etxean egingo dira, 19:30ean. Hauxe da ekintzen egutegia:

  • Martxoak 14: Elurretako lehoinabarraren bila bideo emanaldia. Xabier Ormazabal mendizale urretxuarraren oroimenezkoa.
  • Martxoak 15: Alpinismoa, izotza eta harria izeneko emanaldia. Karlos Vieira oñatiarrak aurkeztuko du eta 2005eko udan Peruko Huandoy mendian egindako saikera erakutsiko du.
  • Martxoak 16: The story of the weeping camel filma.
  • Martxoak 17: Erori eta berriz hasi bideo klipa. Josune Bereziartua eskalatzaileak aurkeztuko du. Gainera, Hatz puntak izeneko argazki erakusketa jarriko du Rikardo Otegirekin batera gaurtik hilaren 31a arte.
  • Martxoak 18,19: Mendiko eski irteera. 18an Bielsako tunelaren inguruan egingo dute ibilaldia eta 19an, Piu Englug inguruan.
  • Martxoak 25: Eskalada irteera ikastaroa. Iruñeko rokopolisen, Europako rokodromorik handienetarikoan.
  • Apirilak 1,2: Mendi ikastaroa Pirinioetan. Irteera honetan beharrezkoa da mendian federatuta egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak