Lapurdiko 33 ikasle izango dira asteon Elkar Hezik gonbidatuta

A.G. 2006ko martxoaren 13a

Elkar Hezi ikastetxeko batxilergoko 1. mailako ikasleek elkartrukea egingo dute Baionako Bernard Etxepare lizeoko ikasleekin. Hala, bisitan etorriko zaizkie lapurtarrak eta eguenetik zapatura bitartean egongo dira Oñatin.

Era berean, bisita itzuliko diete oñatiarrei apirilean, 6tik 8ra bitartean. Lapurditik 16 eta 17 urteko 33 ikasle etorriko dira eta Oñatin dauden bitartean, Elkar Heziko ikasleek hartuko dituzte etxean. Bestalde, hilaren 17rako egun berezia antolatu dute. Izan ere, egun horretan Baionako eta baita Durangoko Ibaizabal ikastolako beste 30 gazte batuko zaizkie eguna elkarrekin emateko. Bernard Etxepareko eta Elkar Heziko ikasleen ikasturtean barrena jorratu dute hartu-emana eta elkar ezagutzen hasteko aukera izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak