Lehiaketako parte-hartzaile gehienek asmatu dituzte izenak, baina pisua asmatzea zailagoa egin zaie. Bederatzi lagunek hartu dute parte lehiaketan eta horietako bik asmatu dute izenak eta pisua.
Lurdes Igartuak eta Bernardo Zurutuzak asmatu dute lau lagunen izenak eta pisua. Hauxe da erantzuna: Bixente Ezkurra, Iñaki Aranburu, Iñaxio Arkauz eta Antton Elorza; 455 kilo lauren artean. Saria zen bi lagunendako afaria tabernan bertan. Antton Elorza bera jarriko da harremanetan irabazleekin.