Markel Irizar erori egin zen atzo, helmugatik 30 kilometrora

Xabier Urtzelai 2006ko martxoaren 9a

Paris-Niza probako lehenengo etapetan aurrealdean ikusi dugu Markel Irizar, indartsu. Frantziako proba klasiko horren gainean eta denboraldi hasieraren gainean berba egiteko deitu genion atzo gauean; berri txarrak zituen kontatzeko.

Telefonoa hartu eta masajistarenetik bueltan gustura egongo zela esan genion brometan, baina erizaindegitik atera berri zegoen: "Gorputz osoa dut minduta, erredura handiekin. Helmugara iristeko 30 kilometro inguru geratuko ziren; aldapa beheran bi lasterkarik aurrera egin dugu. Abiadura handian gindoazen, 70 kilometro ordura bai; kurba batean, bestea barrualdetik sartu eta elkarrekin topo egin eta gero hantxe joan naiz, lurrera. Sekulako kolpea hartu dut, sekulakoa". Zorionez, ez zuen ezer hautsi: "Erredurak ditut eskuetan, hanketan, ukalondoetan... Bihar (gaur), baina, atera egingo naiz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak