Saharako umeak udan ekartzeko kanpaina jarri dute martxan

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko martxoaren 8a

Eguenean batzarra egingo dute kultura etxean, 19:00etan, programaren berri emateko.

Zazpi eta hamabi urte bitarteko umeak ekarriko dituzte aurten ere Saharatik Debagoinera eta horietako batzuk Oñatin pasako dituzte udako bi hilabeteak, uztaila eta abuztua. Oporrak Bakean izeneko programaren barruan ekarriko dituzte ume horiek Arrasateko Nubi elkarteak eta Oñatiko Udalak.

Bilera kultura etxean

Umeak ekarri gura dutenek edo informazio gehiago behar dutenek, hitzaldia dute bihar, eguena, kultura etxean, 19:00etan. Nubi elkarteko ordezkariak etorriko dira hitz egitera. Bestela, Nubi elkarteko telefono zenbaki hauetan ere ematen dute informazioa: 658 72 48 16/17/18

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak