Baionako ikasle talde bat bisitan etorriko da herrira

Leire Kortabarria 2006ko mar. 15a, 19:29
Elkar Hezi ikastetxeak trukea egingo du Baionako Bernat Etxepare lizeoarekin, eta hango 16-17 urteko 33 gazte etorriko dira bisitan. Martxoaren 16tik 18ra arte izango dira Oñatin.

Baionako 33 bisitariez gain, eguraldia lagun, hilaren 17an, egubakoitza, Durangoko Ibaizabal ikastolako eta Baionako beste 30 gazte etorriko dira egun pasa egitera; hala, 124 gazte elkartuko dira.

Elkar Hezi ikastetxeko batxilergoko 1. mailako ikasleekin egin dute trukea baionarrek. Oñatiarrak Lapurdira joango dira apirilaren 6tik 8ra bitartean.

Lizeo horretan, Lapurdi osoko gazteek euskara hutsean bigarren mailako ikasketak egiten dituzte.
Truke horren helburuetako bat da, hain zuzen, konturatzea euskarak eta euskal kulturak "bizirik dagoen herri bat egiten gaituztela", antolatzaileen esanetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak