Hilaren 17an zozketatuko dituzte Ugarkaldeko babes ofizialeko lehen 75 etxebizitzak. Kiroldegiko pilotalekuan egingo dute 17:00etan eta Lourdes Idoiaga alkatea eta Sukia eraikuntza enpresako ordezkariak egongo dira. Oñatiko notarioak jasoko du ekitaldiaren akta. Kiroldegiko ateak 16:30an zabalduko dituzte. 530 lagun sartuko dira zozketan.
Ugarkalden bertan, babestutako beste 80 etxebizitza zozketatuko dituzte hirugarran fasean eta beste 40 laugarrenean.