Sentimendu tailerra emango dute ume txikiak dituzten gurasoendako

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko martxoaren 6a

Bi eta sei urte bitarteko umeak dituzten gurasoendako tailerra da; emozioak eta sendimenduak ezagutzen eta baloratzen laguntzeko tailerra da. Kultura etxean egingo dute eta doan da.

Jone Beitialarrangoitia psikoterapeutak emango du sentimenduen tailerra. Talde txikietan egin gura dute lana, 10,15 laguneko taldeak. Udaleko prebentzio departamenduak antolatu du ikastaroa, doan da baina izena ematea komeni da taldeak osatzeko.

  • Egunak: martxoak 14 eta eta 21
  • Ordua: 14:45etik 16:15era
  • Tokia: kultura etxea
  • Izena emateko: Udaleko prebentzio saila: 943 03 71 00, Ainhoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak