Iaz, 15.565 bisitari izan genituen Oñatin; horietatik 7.866k bisita gidatuak egin zituzten. Aurreko ekitaldian baino 2.503 bisitari gehiago izan ziren denetara, %19,16ko igoera.
Jatorriari dagokionez, katalanak, madrildarrak eta valentziarrak izan ziren gehienak; Estatutik kanpo, frantsesak, ingelesak, australiarrak, holandarrak eta amerikarrak, orden horretan. Estatutik kanpoko turismoak gora egin du urtetik urtera, Turismo Bulegoak dioenez.
Jarduera asko aurtengo
Ekitaldi honetarako hainbat jarduera aurreikusten dituzte: bisita monumentalak, natura ibilbideak eta kultura eskaintza zabala: maiatzeko Musika Egunak, Mundumira jaialdia, Euskal Eskola Publikoaren jaia, Gorpuztiak eta beste hainbat ikuskizun.