Jose Mari Altube da Txandako presidente berria

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko martxoaren 2a

Zuzendaritza batzorde berria du Txandak otsailaren 23tik. Presidente berria Altube Zerbitzuak-Mapfre aseguru etxeko Jose Mari Altube da.

Urteko batzar orokorra egin zuen Txanda dendarien elkarteak otsailaren 23an. Zuzendaritza batzordeko kide batzuk kargua utzi dute eta berriak sartu dira. Karguak bi urterako izaten dira eta urtero kargu erdiak aldatzen dituzte.

Batzuk sartu, beste batzuk jarraitu eta beste batzuk irten

Txandako zuzendaritza taldera sartu direnak dira:

  • Kimu loradenda
  • Marku arropa denda
  • Letamendi arropa denda
  • Igone eta Nikolas ile apaindegia
  • N.I. arropa denda

Jarraitzen dutenak dira:

  • Pakita altzariak
  • Osi kirolak
  • Altube Zerbitzuak-Mapfre
  • Itziar optikoak

Atera direnak dira:

  • Sua bitxitegi eta opari denda
  • Lete etxekotresna denda
  • Amaia Diaz de Monastegioguren dietista
  • Urisu aseguruak
  • Hegoia markoztatze denda

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak