Oihuka diskoetxeak udaberrian kaleratuko dituen disko zerrenda argitaratu du eta tartean Potemkin talde oñatiarraren lehen lana dator. Diskoetxearen oharrak dioen moduan, apirilaren 3an jarriko dute saltzen eta taldearen izen bera izango du lehen lan horrek, Potemkin.