Aspalditik ospatzen dute Ostegun Gizen eguna Anton tabernan. Aurten ere, behar bezalako afari batekin ospatu dute: txorizoa, arrautza erreak, txerri hankak... Afaldu ostean, argazki bat atera eta Aratusteetako lehiaketa egitea pentsatu dute.
Lehiaketa
Asmatu behar da argazkian agertzen diren lau lagunak zeintzuk diren eta guztien artean zenbat pisatzen duten. Erantzuna dakienak, bi lagunendako afaria irabaziko du Anton tabernan bertan. Epea astebetekoa da.