Sentimendu tailerra antolatu du Udalak. Jone Beitialarrangoitia psikoterapeutak ordu eta erdiko bi saio gidatuko ditu, martxoaren 14an eta 21ean. Izenematea zabalik dago 943 03 77 00 telefonoan, talde txikiak osatu arte. Doan da.
Tailerraren helburua da gurasoek seme-alabenganako duten begiradari erreparatzea eta hobetzea. Honako eremuak landuko dituzte, besteak beste: emozioak zelan adierazten dituzten umeek; helduon begirada umeengana gerturatzea; emozioak seme-alabekin lantzea...