Pilates ikastarorako bigarren talde bat osatu gura dute Gaztelekuan

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko otsailaren 20a

Astean bi egunetan da ikastaroa, aste honetan hasi eta ekaina arte. Talde bat osatu da eta bigarrena osatu gura dute orain, jende asko apuntatu delako. Gazte informazio bulegoan eman behar da izena.

Hasiera batean 15 pertsonendako ikastaroa aurreikusi zuten Gaztelekuko kideek, baina jende gehiago apuntatu da. Talde hori bete da dagoeneko eta beste zortzi pertsona kanpoan gelditu dira. Horiekin batera, bigarren taldea osatu gura dute orain.

Pilates ikastaroa aste honetan hasiko dute. Martitzenetan eta eguenetan emango dute Gaztelekuan bertan. Lehendabiziko taldeak 19:00etatik 20:00etara jasoko du ikastaroa eta bigarrenak 20:00etatik 21:00etara. Izena emateko edo informazioa eskatzeko, deitu Gazte Informazio bulegora: 943 71 82 57

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak