Valentziako hainbat ikastetxeko arduradunak etorriko dira

Leire Kortabarria 2006ko ots. 20a, 11:41
Valentziako 17 ikastetxeko 30 ordezkari Oñatira etorriko dira eguaztenean, hilak 22. Txantxiku Ikastolaren proiektua eta ikastolak erakundeekin dituen harremanak aztertuko dituzte.contributors:

Valentziako Irakaskuntza Kooperatiben Elkarteko 17 ikastetxeko 30 lagun etorriko dira Oñatira hilaren 22an, eguaztena, Euskadiko Irakaskuntza Kooperatiben Federazioak gonbidatuta. Hiru egun egongo dira Oñatin, Txantxiku ikastolako hezkuntza proiektua eta ikastolak erakundeekin dituen harremanak aztertzen.

Bisitari guztiak irakaskuntza kooperatibetako langileak dira, eta Haur Hezkuntzako 2. ziklotik Batxilergora bitarteko hezkuntza ematen dute euren ikastetxeek.

Txantxiku Ikastolako ordezkariak ere beste ikastetxe askotan egon dira hango praktikak ezagutzen: Gasteizen, Arizmendi ikastolan, Finlandiako ikastetxeetan…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak