Arrano tabernan, Toñi ile-apaindegian eta Txintxurreta dendan izan ziren lapurretak. Hiru lokaletan sistema berdina erabili zuten: atea palanka baten bidez ireki zuten eta dirua bakarrik lapurtu zuten. Toñi ile-apaindegian bigarren aldiz egin dute lapurreta eta Arrano tabernan saiatu ziren beste bi aldiz lapurreta egiten.
Bestalde, lapurreta egiten saiatu ziren Kimu loradendan eta Junitosa dendan; ateak bortxatu zituzten, baina ez zuten barrura sartzerik lortu.