Bi emanaldietarako sarrerak 15 euro balio du, bai aurrez eta bai leihatilan erosita.
Antzezlan arrakastatsua
Todos nacemos vascos antzezlanak arrakasta handia lortu du Euskal Herrian zehar. Oscar Terolek idatzitako izen buruko liburuan oinarrituta dago obra. Glu-Glu konpainiak moldatu du liburua antzerkirako, Cocidito madrileño-rekin arrakasta lortu zuen konpainia berak.
Oraingo honetan, istorio ezberdina dakarkigute: pertsonai batek, hil eta gero, beti euskalduna izan dela jakingo du, berak uste ez bazuen ere. Umorez girotutako antzezlana da.