Otsailaren 1ean jakin genuen Andoni Gartziak alkate izateari utziko ziola; baita ere alkate berria Lurdes Idoiaga izango zela, seguruenik. Dena den, ez batak ez besteak ez dute informazio hori konfirmatu. Garaia ikerkuntza zentroko gerentea da Andoni Gartzia, eta datozen bost urteetan hor jardungo du buru-belarri. Hala ere, zinegotzi izango da aurrerantzean eta Ogasun eta Teknologia batzordeetan parte hartuko du.