Euskal Eskola Publikoko jaia aurkeztu dute

Maider Arregi 2006ko otsailaren 10a

Atzo, otsailak 9, egin zuten jaialdiaren aurkezpena Donostian. Besteak beste, hezkuntza adituak eta Andoni Gartzia, Oñatiko alkatea izan ziren bertan. Webgune bat ere egin dute ekintza eta helburuen berri emateko.

Haur-jolasak, hip-hop musika edota Oskorri eta Tapia eta Leturiaren kontzertuak antolatu dituzte egun handirako. Bost gune izango dira eta adin guztientzako ekintzak. Ekainaren 4an ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Oñatin. EEPk hamabosgarren jaialdia egingo du aurten.

Helburuak

Mugak gaindituz, herriak biribilduz leloa aukeratu dute aurten. Hala, elkarlanean "herria biribiltzea" dela helburua adierazi zuen Imanol Zubizarreta Euskal Herriko Gurasoen Elkarteko presidenteak. Andoni Gartzia, Oñatiko alkateak berriz, herria ezagutarazteko eta egun on bat pasatzeko aukera paregabea dela esan zuen.

Aldarrikapenak

Imanol Zubizarretak azpimarratu zuen "ekitaldia hainbat aldarrikapen egiteko ere aprobetxatuko dugu: 0-3 urte bitarteko hezkuntza publikoa izateko eskatuko dugu, eskola mapa berria egiteko, hizkuntza ereduak gainditzeko..."

Informazio gehiago Euskal Eskola Publikoko webgunean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak