Santa Eskolastika eguna ospatuko dute Elkar Hezin

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko otsailaren 7a

Egubakoitzean da Santa Eskolastika eguna eta orduantxe egingo dituzte ospakizunak Elkar Hezi ikastetxean. Ikasle, guraso, senide zein herritarrak daude gonbidatuta. Matrikulazio epea ere zabalik dago Elkar Hezin.

Otsailaren 10ean, egubakoitza, da Santa Eskolastika eguna eta ospakizunak antolatu dituzte egun horretarako Elkar Heziko benediktinarren eraikinean.

  • Meza egongo da 09:00etan
  • Hainbat ikuskizun egingo dituzte ikasle zein irakasleek: abestiak, antzerkiak... Ikaleendako emanaldiak izango dira. 10:00etatik aurrera
  • Jolasak eta askaria izango dute ikasleek arratsaldean, klaseko orduetan
  • Ekitaldia egingo dute guraso, senide eta herritarrendako. Ekitaldia goizeko ikuskizun bera izango da.

Matrikulazio epea

Hilaren 17a arte dago zabalik matrikulazio epea Elkar Hezi ikastetxean. Bulegoko orduetan egin daiteke matrikula: 08:00etatik 12:30era edota 14:45etik 17:00etara. Telefonoak dira: haur hezkuntza eta haurtzaindegia 943 71 82 72; lehen hezkuntza 943 78 05 11; bigarren hezkunta 943 78 28 70

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak