Arantzazuko Basilikako arkitektura eta eskultura erakusketa ikusgai

Maider Arregi 2006ko ots. 7a, 10:16
Erakusketa zabalik egongo da otsailaren 8tik apirilaren 1era bitartean Koldo Mitxelena Kultur gunean, Donostian.

Bertan, 1950-1955 bitartean, proiektua hasi zenetik amaitu zen arte, izan zituen aldaketak erakusten dira. Bereziki arkitektura eta eskultura nabarmentzen dira.

Luis Laorga eta Francisco J. Saenz Oiza egileek 1950eko lehiaketa irabazteko aurkeztu zuten aurreproiektutik hasi, eta 1951ko gauzatze proiektura arte. Ondorengo urteetan izan zituen aldaketa ugari ere ikusteko aukera dago.

Erakusketa hau ikusgai egon da ere Bilboko eta Bartzelonako arkitektoen elkargoetako egoitzetan.

Erakusketan ikusgai

Bisitariek Saenz de Oiza eta Laorga arkitektoen planoak eta maketak ezagutzeko aukera izango dute. Baita Jorge Oteizaren zenbait eskultura eta argazki ere.

Erakusketaren osagarri gisa, liburu bat prestatu dute. Bertan, santutegiaren eraikuntzaren inguruan bizi izan zen prozesu artistiko eta arkitektonikoaren alderdi ezezagunak azaltzen dira.

Gaur ezagutzen dugun Arantzazuko basilika ez da, behin betiko proiektu baten ondorioa. Hogei urteko aldaketa eta testuinguru erlijioso, sozial eta politiko gogorrek baldintzatuta eraiki dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak