"La balada de la venganza" film laburraren estreinaldia

Maider Arregi 2006ko otsailaren 6a

Oñatin grabatu den lehen western laburmetraia da. Zapatuan, otsailaren 11n, gaueko 22:30ean Gaztelekuan eskainiko dute.

Estragistas Produkzioak egindako laburmetraia da. Zuzendari lanetan berriz, Kepa Aranburu oñatiarra aritu da. Gainera, "La Balada de la venganza" laburmetraian papeltxo bat ere badauka Kepak. Bestalde, aktore lanetan Martxelo Rubio, Unai Perosterena, Jon Ander Jaka eta Ramon Miranda aritu dira. Filma osoa Oñatin errodatu dute.

Sorpresaz betetako gaua

Laburmetraiaren aurkezpenean hiru talde arituko dira giroa berotzen. Sharon Stoner, Potemkin eta Amonal talde oñatiarrak arituko dira zuzenean. Baita DJ bat ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak