Hamabostaldi kulturala egingo du Errekalde Herri Eskolak

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko ots. 7a, 10:07
Bisita gidatuak, zinema, antzerkia eta hitzaldiak antolatu dituzte. Aratusteak ere ospatuko dituzte.

Errekalde Herri Eskolak San Blas egunean hasi du otsailerako antolatu duen hamabostaldi kulturala. Koplak abestu zituzten egun horretan eta datozenetarako hauxe antolatu dute:

  • Artzai bizimodua eta lanak hitzaldia. Otsailaren 8an, kultura etxean, 18:30ean. Natur Eskolako kideek emango du hitzaldia.
  • Bola luma antzezlana. Otsailaren 11n, Santa Anan, 18:30ean. Kixka taldeak egingo du. Sarrerak bi euro balio du.
  • George eta herensugea filma. Euskaraz. Otsailaren 14an, Santa Anan, 18:00etan. Doan da.
  • Artzai bizimodua eta lanbideak izeneko bisita egingo dute Gomistegi baserrira, Arantzazura. Autobusa aterako da eskolatik. Euro bat balio du autobuseko txartelak. Otsailaren 19an, 09:30ean.

Aratusteak

Hilaren 28an, euskal mitologia gaitzat hartuta aratusteak ospatuko dituzte eskolako jolastokian, 11:00etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak