Ertzaintzak hamar lagun deitu ditu deklaratzera

Goiena 2006ko ots. 3a, 16:38
Oñatiko Gazte Asanbladatik adierazi digutenez 19:30ean agertu ziren ertzainak eta eraman zituzten Bergarako Ertzain etxera. Ertzaintzara deitu eta fax bat bidaliko zigutela esan digute. Faxean agertzen dena ere jaso dugu.

Hauxe Gazte Asanbladakoek hedabideetara bidalitako oharra:

Hauxe Gazte Asanbladakoek hedabideetara bidalitako oharra:

Atzo arratsaldean, 18:00etan hasi zen drogen gaineko hitzaldia, Oñatiko gaztetxean. Dena ondo zihoan 19:30 aldera 15 bat ertzain istiluetako jantziekin agertu ziren arte. Adin nagusiko 10 lagun Bergarako polizia-etxera eraman zituzten. Polizia etxean 23:00ak arte bahituta egon ziren. Gainera astelehenean deklaratzera deitu dituzte.

Ertzaintzaren prentsa bulegotik jaso duguna

Ertzaintzaren arabera, atzo, otsailak 2, Oñatiko 10 gazte atxilotu zituzten etxe huts bat okupatzeagatik jabeen baimenik gabe. Arratsaldeko 18:30ak aldera, Oñatiko udaltzaingoak Ertzaintzari abisatu zion Martzelino Zelaia kaleko etxe huts bat okupatu zutela esanez.

Urtarrila erdialdean, pertsona batzuk etxe hori bera okupatzen saiatu ziren eta ondorioz, atea zigilatu zuten. Itxura denez, atzo, gazte batzuk zigilua kendu eta barrura sartu ziren. Ertzainak, udaltzaingoaren abisua jaso ostean bertara sartu eta10 lagun (18 eta 32 urte artekoak) atxilotu zituzten, etxea baimenik gabe okupatzea egotzita.

Orain Bergarako epaitegian egingo den epaiketa azkar baten zain daude gazteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak