Zero eta sei urte bitarteko umeak dituzten gurasoendako antolatu dute tailerra. Iratxe Fernandez sendagileak izango da irakaslea eta erakutsiko du nola jokatu haurrekin egoera larri baten aurrean. Benediktinetako eraikinean egingo dute tailerra eta panpina erabiliko dute praktikak egiteko. Doan da baina izena eman behar da otsailaren 9a baino lehen (943 71 82 72). Hilaren 11n eta 18an da tailerra, 10:00etatik 12:30ak arte.