Matrikulatzeko epea zabaldu dute Txantxiku ikastolan

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko otsailaren 6a

Hilaren 17ra arte dago zabalik, bulegoko orduetan.

Otsailaren 6tik 17ra dago zabalik epea matrikulatzeko Txantxiku ikastolan. Horretarako, ikastolara bertara joan behar da, bulegoko orduetan: 08:15etik 12:15ak arte edota 14:00etatik 18:30ak arte.

Hauxe da eraman behar den dokumentazioa:

  • Familia liburua
  • Bi argazki
  • Kontu korrontearen zenbakia (20 digitu)

Gela irekiak

Hilaren 11n, zapatua, 0 eta 3 urte bitarteko ikasleen gelak ikusteko aukera dago, 11:00etatik 13:00ak arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak