Andoni Gartziak alkatetza utziko du

Maider Arregi 2006ko otsailaren 1a

Ondorengo egunetan alkate izateari uko egingo dio Andoni Gartziak. Izan ere, bere lan profesionalari lehentasuna eman nahi dio. Alkate berria izateko hautagaien artean dago Lourdes Idoiaga, EAJ-ko zinegotzia.

Andoni Gartziak Goienari adierazi dionez, oso zaila egiten zaio politika lana eta Garaia Berrikuntza guneko gerente lanak bateratzea.

Erabakia ondorengo egunetan egingo da ofizial. Bien bitartean alkate berria nor izango den erabakitzen dihardute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak