Aloña Mendi eta UDAren arteko derbia domekan Azkoagainen

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko otsailaren 2a

Aloña Mendi taldea sailkapeneko lehen postuan dago eta UDA seigarrenean. Denboraldiko partidurik "zailenetakoa" izango dela esan du Aitor Orueta entrenatzaileak.

Preferenete mailako liderra da Aloña Mendi taldea (45 punturekin eta Real Union taldearekin berdinduta) eta postu horretantxe zelairatuko dira Aitor Oruetaren mutilak domekan Azkoagainen. UDAren aurka jokatuko dute. Sei punturen aldea dute soilik Aloña Mendik eta UDAk. Aitor Oruetak esan du talde biak oso egoera eta momentu onean daudela eta denboraldiko partidurik "zailenetakoa" izango dela. 16:30ean da partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak