EHNA tramitatuko dute asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko urtarrilaren 30a

Zapatu eta domeka eguerdian plazan jarriko dute mahaia EHNA tramitatzeko. Martxotik aurrera, hilero egongo da Euskal Herriko Naziotasun Agiria egiteko aukera.

EHNA egiteko mahaia jarriko dute plazan zapatuan eta domekan: 12:00etatik 14:00etara. Euskal Herriko Naziotasun Agiria egiteko eraman behar den dokumentazioa da:

  • Padroiaren agiria (udaletxean eskatu daiteke)
  • Hiru argazki: karnet tamainakoak, berriak eta koloredunak (argazkiaren hondoan zuria behar du izan)
  • Dirua: 15 euro

Hilero

Martxotik aurrera, hilero egongo da Oñatin EHNA egiteko aukera; hileko lehen zapatuan egin ahal izango da gazte bulegoan, 11:00etatik 13:00ak arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak