Leporaino bete zuen aretoa Oñati Bizirik ekimenaren aurkezpenak

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko urt. 26a, 18:42

Herritar aktiboak batu gura ditu elkarteak, auzolanerako, herriaren garapenerako. Hainbat arlotan lan egingo luke elkarte horrek: enpresa munduan, hezkuntzan nahiz komunikazioan, adibidez. Gonbidapena herritar guztiendako dago zabalik.

Azkar aldatzen ari den mundu honetan herritarrak bere iritzia, bere ikuspegia ematea garrantzitsua dela uste du Oñatiko herritar batek. Euren esanetan ohituta gaude erakundeek diotena egitea, eurek egiten dutena onartza, batzuetan gogo hoez eta txarrez bestetan. Herritarrak, ordea, bere iritzia ematea garrantzitsua dela uste du, horrek herriaren garapena sendotuko duelako.

Horregatik, herritar aktiboak batu gura ditu Oñati bizirik proiektuak. Auzolanerako, herriaren garapenerako. Arlo ezberdinetan lana egingo duten herritarrak izango dira: enpresa munduan batzuk, hezkuntzan beste batzuk edo komunikazioan beste batzuk, adibidez.

Gonbidapena

Zazpi lagunek aurkeztu zuten proposamena eguazten iluntzean kultura etxeko areto nagusian, eta bete egin zen aretoa. Kirol taldeko ordezkariak, enpresetako buruak, langileak, dendariak, ikastetxeetako ordezkariak eta herritarrak egon ziren. Orain, herritar guztiak daude gonbidatuta elkarte aktiboan parte hartzeko. Edozertarako mezu bat bidali dezakezue helbide honetara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak