Pintura koloretsuak dira erakusketan ikusgai daudenak. Gehienak paisaiak dira eta asko, ezagunak. 50 pintura baino gehiago daude guztira.
- Noiz arte: Urtarrilaren 25etik otsailaren 2a arte
- Ordutegia: Egunero, 18:30etik 20:30era
Margoen egilea Jose Felix Igartua da. Ermuan jaio zen. Azken 35 urteotan diseinu grafiko, inprimategi eta argitaletxe munduan lan egin du. Marrazki-irakasle ere izana da eta porlanezko beiralegien proiektuak ere egin izan ditu. Hainbat erakusketa egin ditu, bakarrik edo taldean.