Mahai ingurua egingo du mugikortasun foroak martitzenean

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko urtarrilaren 20a

Astelehenetik eguazteneran herriko ikastetxeetako hainbat ikaslerekin berba egingo dute bi lagunek mugikortasunari buruz. Martitzeneko mahai ingurua kultura etxean da 19:00etan.

Martitzenerako antolatu duten mahai inguruan hainbat lagunek hitz egingo dute, horien artean: Ander Irazusta mugikortasun gaietan aditua eta aholkularia, Rafael Kortabarria foroko kidea, Errenteriako ingurugiro teknikari Iñaki Gabilondo, Bea Martikorena Aldundiko ordezkaria, Jose Fran Cid, Udaleko ordezkari bat eta Txirrinka taldeko kide bat.

Ikasleekin

Bederatzi talde osatu dituzte DBHko ziklo bakoitzeko lehen kurtsoko ikasleekin eta bi lagun joango dira mugikortasunaz hitz egitera: Rafael Kortabarria eta Ander Irazusta. Astelehenetik eguaztenera egingo dituzte hitzaldiak herriko hiru ikastetxeetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak