Gainontzeko sarituak izan dira
- Beizamako Patxi Otaegi eta Idoia Leonet, Seu d'Urgelleko lehiaketan hirugarren saria jaso zutelako;
- Olaberriako Mikel Etxezarreta eta Eli Arrillaga, Italiako Veronan egindako Nazioarteko Mendiko Gazten Olinpiadetan lehenengo saria lortu zutelako; eta,
- Larreako Pascual López de Uralde, Espainiako Gazta Onenaren Saria eman ziotelako.
Lau sarituek plaka bana eta Jatorri Izendapeneko Jose Maria Ustarroz presidentearen eskerra jaso dute, Idiazabal Gaztaren izen ona zabaltzen laguntzeagatik.