Antzezlanetarako sarrerak salgai daude kultura etxean

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko urtarrilaren 17a

Ay Manolo antzezlana egubakoitzean da eta Todos nacemos vascos otsailean. Antzezlan komikoak dira biak.

Egubakoitzean Ay Manolo antzezlana egingo dute La Tentación eta Peineta antzerki taldeek. Bi igeltseroen arteko elkarrizketa da antzezlan komikoaren ardatza. Egubakoitzean taularatuko dute Santa Anan, 22:30ean. Sarrerak 9 euro balio du aurretik eta takilan. Kultura etxean daude salgai.

Todos nacemos vascos

Otsailean, berriz, Todos nacemos vascos antzezlana helduko da Oñatira. Oscar Terol aktore eta gidoigile ezagunak izenburu horixe duen liburu bat atera zuen Vaya semanita programan oinarrituta. Glu Gulu antzerki konpainiak taularatu egin du orain liburu hori. Umorezko antzezlan hau otsailaren 24an iritsiko da Oñatira, Santa Anara baina sarrerak salgai daude dagoeneko kultura etxean. 15 euro balio du sarrerak aurretik eta takilan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak