Gaur, urtarrilak 13, ostirala, zaharren egoitza ondoan dagoen Gaztetxea utziko dute. Iaz, abenduaren 31n inauguratu zuten asanbladako kideek laugarren Gaztetxea. Hala ere, orain gazteek hustu egin beharko dute, gaztetxeko kideen arabera Udalak presionatuta.
Amaiera ekitaldiak
- 19:00: Hitzaldia: Gaztetxearen historia eta bilakaera. Hizlariak orain dela 20 urte Gaztetxe mugimenduan ibilitakoak izango dira.
- Ondoren kontzertuak izango dira Oñatiko talde ezberdinekin. Agur esango diote Gaztetxeari kontzertuekin.
- Hala ere, Gaztetxeko kideek hainbat ekintza prestatu eta egingo dituzte ondorengo asteetan.