Urtarrilean eta otsailean egingo dituzte tailerrak Gaztelekuan eta guztietan izena emateko epea zabalik dago. Hauxe da egutegia:
- Malabarak: urtarrilaren 28an eta 29an
- Perkutsioa: otsailaren 4an eta 5ean
- Larrugintza: otsailaren 11n eta 12an
- Dantza afrikarrak: otsailak 25 eta 26
Ikastaro edo tailer guztiak doan dira. Izena eman daiteke Gazte Informazio bulegoan 10:00etatik 13:00etara edota 17:00etatik 20:00etara. Telefonoz ere eman daiteke, 943 71 82 57 zenbakira deituta edo bestela, gutun elektronikoa helbide honetara bidalita:
gip ABILDUA oinatigazteleku.com