Taberna zerbitzuaz gain denda zerbitzua duten lokaletan ezin da erre; adibidez, ogia edo gozoak saltzen dituzten tabernetan. Herriko taberna gehienak 100 metro baino gutxiago dituzte eta erabaki behar izan dute erre daitekeen edo ez. Bilera egin zuten tabernari eta ostalaritzako jabe eta langileek eta gehienak erabaki dute erre egin daitekeela. Taberna handiagoek zortzi hilabeteko epea dute legera moldatzeko.