Debagoiena lotuko duen tranbiak Oñatin izango duen ibilbidea ikusten da plano horietan: nondik nora pasatuko den eta tranbiak Oñatin zenbat geltoki eta non izango dituen, besteak beste. Horrez gain, proiektuaren gaineko informazioa ere badago: ze abiadura izango duen, ze aurrekontu duen, zenbateko maiztasuna izango duen...
Erakusketa udaletxeko areto nagusian dago eta egunero ikusi daiteke: 09:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Proiektua behin behinekoa da; alegazioak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 23a da.