Energia Bizi erakusketa ibiltaria jarri dute Errementeri plazan. 200 metro koadro ditu eta hainbat gelatan banatuta dago, gaiaren arabera. Gaiak dira, adibidez: erregai fosilak, nuklearrak, energia iturrien jatorria, energia berriztagarriak edo nola aurreztu energia. Eve erakundearen eskutik heldu da erakusketa Oñatira.
Urtarrilaren 11 arte dago zabalik, egunero. Hauxe da ordutegia:
- Lanegunetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
- Asteburuan: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara