Aterkiak eta txapelak
- Kolore ezberdinetako aterki txikiak: 9 euro
- Aterki beltz handiak: 12 euro
- Euritarako txapelak: 6 euro
Bisita Gidatuak
Abenduaren 30era bitartean bisita gidatuak dohain izango dira. 12:00etan eta 17:00etan izango dira bisitak.
Oñatiri buruzko DVDa ikusteko aukera ere bada:
- Euskaraz: 11:00 eta 17:00
- Gaztelaniaz: 12:00 eta 18:00
Oharra: DVDa ikusten dutenen artean zenbakiak banatuko dira eta produktu sorta bat zozketatuko da. Sortak, Oñatiko DVDa, euritako bat, txapel bat, kamiseta bat eta "Memorias de aquel Oñati" liburua jasotzen ditu. Zozketa urtarrilaren 2tik 5era bitartean izango dira. Egunean sorta bat zozketatuko da.