"Eguzkia, gure izarra" hitzaldia Kultur Etxean

Maider Arregi 2005ko abe. 21a, 12:42
Asteartean, abenduaren 27an, arratsaldeko 19:00etan izango da solasaldia. Ilatargi Astronomia Taldeak antolatu du.

Hitzaldiaren sinopsia

Hitzaldiaren sinopsia

Eguzkia gure izarra da, argia eta beroaz gain bizia posible egiten du lurreko izaki guztiontzat. Hitzaldi honetan eguzkia gure buru gainean dagoen bola horia baino zerbait gehiago dela azaltzen da. Eguzkia inoiz ikusi ez bezala azalduko da, bai lurretik eta bai espaziotik ateratako irudi eta pelikulen bitartez. Zer den, zertaz egina dagoen, nola funtzionatzen duen eta zergatik den hain garrantzitsua guretzat azalduko da. Gaur egun ikertzaileak txundituta dauzkaten hainbat misterio ere azalduko dira.

Hizlaria: Iñigo Arregi

Iñigo Arregi Oñatin jaio zen 1973an, fisika ikasi zuen Leioan egin eta gero Tenerifera joan zen Astrofisika espezialitatea egitera. Utrecht-eko (Holanda) Institutu Astronomikoan lan egin ondoren, Palma de Mallorkara joan zen doktore tesia egitera. "Eguzki koroan ematen diren uhin magnetikoak" izan zen gaia. Azkenen bi urteotan Lovainako (Belgika) Center for Plasma Astrophysics institutuan ikertzaile post-doktorala izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak