Gabonak direlako, ez ohiko ordutegia izango dute datozen egunetan hainbat Udal zerbitzuk. Gabonetako egun seinalatuetan daude ordutegi aldaketa gehienak:
- Kiroldegia: Abenduaren 24an eta 31n 13:00etan itxiko dute. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Tabernak ere ordutegi bera izango du. (Urtarrilaren 2an eta 3an ur jolasak egongo dira umeendako igerilekuan, goizez eta arratsaldez)
- Liburutegia: Abenduaren 24an eta 31n itxita egongo da. Gainerako egunetan: haurrendako liburutegia goizez egongo da zabalik bakarrik, 10:00etatik 13:00etara. Helduen liburutegia goizez eta arratsaldez egongo da zabalik.
- Udaletxeko bulegoak: Itxita egongo dira abenduaren 24an eta 31n. Udaltzainek lana egingo dute, hala ere. Gainerako egunetan betiko ordutegian egongo dira bulegoak zabalik: 09:00etatik 14:00etara.