Herriko ikastetxeek ekitaldi mordo bat prestatu dituzte Gabon aurreko egun hauetarako. Hauexek dira adibide batzuk:
Elkar Hezi ikastetxea
Gaur, eguaztena, iluntzean jaiotza bizia egingo dute. Herriko kaleetan ibiliko dira eta plazan bukatuko dute. Kaleetan barna Gabon kantuak abesten ibiliko dira ikastetxeko ikasle, guraso eta irakasleak. Egubakoitzean, Olentzerori egingo diote ongi etorria ikastetxean.
Errekalde Herri Eskola
Bihar, eguena, egingo dute Gabonetako ekitaldi nagusia. 09:00etan Olentzeroren bisita izango dute eta gelaz gela ibiliko da opariak banatzen. Gero, Zuazola Institutura joango dira kalejiran guraso, ikasle eta irakasleak eta jaialdia egingo dute han.
Txantxiku Ikastola
Bihar, eguena, Olentzero izeneko antzezlana egingo dute DBHko 2. mailako ikasleek. Egubakoitzean, Santo Tomas azoka egingo dute ikasleek eta baratzean jasotako eta etxean egindako produktuak jarriko dituzte saltzen. Hauz Hezkuntzako ikasleek, berriz, Olentzerorekin hitz egiteko aukera izango dute. Zapatuan, abenduaren 24an, Gabon kantak abestera irtengo dira kalera Txantxiku Ikastolako ikasle, guraso eta irakasleak.