Gutun elektronikoak ere jasotzen ditu Olentzerok. 12 urte baino gutxiago baldin badituzu eta pertsona heldu batekin KZgunera joaten bazara, e-postaz eskatuko dizkiozu opariak gure Olentzerori. Bestela, Kzguneko helbidean sartu zaitezke mezua bidaltzeko. Gainera, 60 opari zozketatuko dituzte gutun elektronikoak bidali dituztenen artean. Abenduaren 21a baino lehen!