Hiru hilabetez egongo dira lanean Madalenako zubian

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko abenduaren 19a

Madalenako zubia konpondu eta indartu behar dute eta hilabete eta erdi beharko dituzte alde bakoitzean. 2006ko martxoan bukatuko dituzte lanak.

Zubiak dituen barandak bota eta berriak egingo dituzte: metalezko pretilak jarriko dituzte gero. Zoladuraren fresaketa eta enkofratua ere berriak egingo dituzte.

Oñatitik Elorregirako norabidean hasi dituzte lanak. Kalkulatu dute hilabete eta erdi beharko dutela zubiaren alde bakoitza berritzeko eta indartzeko. 2005eko abenduaren 12an hasi zituzten lanak eta 2006ko martxoaren 12rako bukatuko dituztela uste dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak