Kortabarriaren eskuizkribuak CD baten bildu dituzte

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko abe. 16a, 19:18

Blas Andres Kortabarria XIX mende hasierako gitarra jole oñatiarraren lan batzuk dira CDan batu dituztenak, Fernando Sorren lan argitaratu gabe batzuk. Eguenean udaletxean egin zuten CDren aurkezpena.

Azpiazu musikari oñatiarraren alabaren bitartez heldu dira Kortabarriaren eskuizkribu horiek Oñatira. 30 bolumen edo eskuizkribu dira guztira eta horietan 400 obra baino gehiago daude: 300 eskuizkribatuak eta 100 inprimatuak.

Obra denak XIX mendeko lehen 30 urtetan konposatutakoak dira eta 34 egile ezagunenak bai, behintzat. Horien artean daude, adibidez, Dionisio Aguado eta Fernando Sor. Piezak gehienbat dira: garai hartako vals-ak, sonatak, minuetoak eta baita euskal kutsuko fandangoak eta zortzikoak ere.

CD baten

Xabier Ugarte oñatiarrak jaso zituen lan hauek Lupe Azpiazuren eskutik eta bera arduratu da lanak ikertzeaz eta CDa egiteaz. Aust_Art_Records disketxeak atera du. Pieza batzuk Eduardo Baranzano gitarra joleak jotzen ditu. CDaren aurkezpenean egon ziren, besteak beste: Eduardo Baranzano, Xabier Ugarte, Jon Bagues Eresbil musika artxibategiko zuzendaria eta hainbat gonbidatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak