Gobernuz Kanpoko Erakundeez gain, Elkar Heziko lehen hezkuntzako ikasleek prestatutako jangai gozoak ere egongo dira salgai.
Egongo diren GKE-ak dira: Acnur, Gurutze Gorria, Mugarik Gabeko Ingeniariak, Komite Internazionalistak, Karitas, Setem Hegoa, Manos Unidas, Parrokiako Taldea, Mugarik Gabeko Medikuak, Intermon Oxfam, Medicus Mundi, RASDen lagunak, Emaus, Alboan Fundazioa eta beste hainbat. Batutako dirua Intermon Oxfam taldeari emango diote.
Jaiotza eta erakusketa
Bestetik, gaurtik abenduaren 23ra erakusketa jarri du Elkar Hezik Santa Marinako eraikinean: Emakume bat hezitzea, herri bat hezitzea da. Gainera, abenduaren 21ean, jaiotza egingo dute Elkar Heziko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek. Kaleetan zehar ibili ondoren plazan bukatuko dute.