Bidezko merkataritzako denda zabaldu du Parrokiako Misio Taldeak

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko abe. 16a, 13:49
Kale Barrian dago denda, Altuna estankoaren parean. Bertan bidezko merkataritzako janaria eta artisautza produktuak daude salgai.

Parrokiako Misio Taldeak zabaldu du aurten ere bidezko merkataritza denda. Kaler Barrian dago, Don Pedruen beheko lokalean, Altuna estankoaren parean. Egun hauetan egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era:

  • Abenduak 17: arratsaldez (goizean plazan egongo dira, Elkar Hezik antolatutako Elkartasun Azokan)
  • Abenduak 18: goizez eta arratsaldez
  • Abenduak 23: arratsaldez
  • Abenduak 24: goizez eta arratsaldez
  • Urtarrilak 4 eta 5: arratsaldez

Afari solidarioa

Bestalde, gaur, egubakoitza, afari solidarioa egingo du Parrokiako Misio Taldeak Bidaurretako fraideen aretoan, 20:30ean. Patata tortila letxugarekin da afariko menua. Doan da eta gura duenak borondatea utzi dezake; diru hori erabiliko dute Haitin anbulatorio bat egiteko duten proiekturako. Herritar denak daude gonbidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak