700 postal aurkeztu dituzte Laixanen Gabon postalen lehiaketara

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko abe. 16a, 16:21
Herriko ikasleek egin dituzte postalak. Sari banaketa domekan izango da, Gaztelekuan. Bizar Zuri ere egongo da.

Guztira 700 postal jaso dituzte Laixanek antolatu duen Gabon postalen lehiaketan. Herriko ikasleek egindako postalak dira. Sari banaketa domekan da, Gaztelekuan, 18:00etan. Bizar Zuri ere sari banaketan egongo da.

Hiru taldetan banatu dituzte lanak: 2. eta 3. mailako ikasleenak, 4., 5. eta 6. mailakoenak eta DBH 1go, 2. eta 3. mailakoenak. Talde bakoitzeko bi sari eman ditu Laixanek:30 euro materialean. Irabazleak dira:

  • Maider Atxa eta Yasmin Chohan (lehenengo taldekoak)
  • Mireia Markuleta eta Maitane Lopez (bigarren taldekoak)
  • Irati Fernandez eta Aimar Santos (hirugarren taldekoak)

Laixanek postal hauekin zorionduko ditu bere bazkideak Gabonetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak