Inauguratu dute San Migel errota

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko abe. 15a, 10:25
Atzo iluntzean egin zuten San Migel errotaren inaugurazioa. Jaurlaritzako ordezkariak, Udalekoak, lanen arduraduna, historialariak eta beste hainbat lagun egon ziren. Errotara sartzen da turismo bulegotik.

San Migel errota atzo, eguaztena, iluntzean inauguratu zuten. Turismo bulegotik sartzen da errotara eta hantxe izan zen inaugurazio ekitaldia. Lagun asko egon ziren: Jaurlaritzako Turismo saileko zuzendari Mercedes Rodriguez, Udaleko ordezkariak, errotako lanen ardura izan duen Jesus Etxezarreta, Jose Antonio Azpiazu historialaria, errotako lana ezagutu duten herritarrak eta beste hainbat gonbidatu.

XV mendekoa

San Migel errotaren lehen agiriak XV mendekoak dira baina litekeena da errota XIV mendekoa izatea. Oñatiko kondeena zen gari baten errota hori.

Errotak bi harri ditu: artoa ehotzeko bat eta garia ehotzeko bestea. Bat zabalik utzi dute beheko turbina ikusteko. Ur zirkuitu itxi batekin funtzionatzen du.

Abenduan bi erakustaldi egingo ditu errotak egunean, doan. Urtarriletik aurrera bisita gidatuekin batera ikusi beharko da errota lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak